LH4ko ikasleek Basondo basafaunaren aterpea bisitatu zuten asteazkenean


Asteazken honetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Basondo bisitatu zuten, Urdaibai inguruan dagoen basafaunarentzako babeslekua.
Kontatu digutenez, asko gozatu zuten pandemiaren ondoriozko murrizketek markatutako ikasturte berezi honetan izan duten irteera bakarrarekin.
Ikasleek egiten dituzten bisitak dira Basondoren jarduera nagusia, eta bertan egiten dutena naturaren inguruko eskola bat da, bisitarien adinera egokitutako edukiak dituena eta bertan bizi diren animaliekin harreman zuzena duena.
Bertako instalazioetan inguruko animaliak daude, hala nola orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak, basakatua… gehienak hainbat errekuperazio zentrotatik iritsiak. Ia guztiak atzeraezinak diren kalte batzuk dituzten animaliak dira, eta beraz, ezinezkoa da eurek naturara berriro birsartzea.

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.