Euskal Herriko Ikastolen 1. Komiki Lehiaketa antolatu dute ikastolen jaiek


Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik.

Euskal Herriko historiaren garai zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta apirilaren 30era arteko epea izango dute testuak aurkezteko; lanak bakarka edo taldeko egin daitezke.

Ikastolen Elkarteak nabarmendu duenez, “lehiaketa baino, parte-hartzea sustatu nahi da”. Horregatik, parte-hartzaile guztien artean hainbat sari zozkatuko dira: hiru tablet, Xabiroi aldizkariaren urteko hamar harpidetza eta Xabiroi bildumak (hiru bildumako bost sorta).

Argibide guztiak irakurtzeko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.