Monthly Archives: otsaila 2021


Martxoko euskararen agenda

Portugaleteko Berbalagun taldeak martxorako prestatu dituzten ekintzen agenda kaleratu dute. Hona hemen:


Úriz ahizpen inguruko hitzaldia eta erakusketa Santa Clara kulturgunean

Martxoaren 5ean hasiera emango zaio Portugaleteko Santa Clara Kulturgunean egingo den Josefa eta Elisa Úriz ahizpen inguruko erakusketari. Beren bizitza balio demokratiko unibertsalei eskaini zieten bi emakume hauei buruzko erakusketa interesgarri hau martxoaren 25era bitartean egongo da zabalik. Inaugurazio egunean, gainera, Manuel Martorell eta Alfonso Etxebarriak euren jarduerari buruzko hitzaldia […]


Martxoaren 8ko ekintzak prestatutzen Haur Hezkuntzan

Asti Lekuko txikiek egun batzuk daramatzate Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat jarduera prestatzen, egun horietan ez ezik, asteko gainerako egunetan ere garatuko dituztenak. Ekintza horiek zeharkakoak dira eta geletan lantzen ari diren unitate didaktikoei lotuak daude. Martxoaren 8ko ekintzak prestatzeko maila bakoitzean emakume ospetsu bat aukeratu dute euren bizitza eta […]


Etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa Asti Lekun datorren astean

Etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa ikastetxeen eta Euskal Hezkuntza Sistemaren hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen du. Asti Lekun, aurten, DBHko 2. mailan egingo da, datorren asteko ostegun eta ostiralean, hain zuzen. Helburu bikoitza du: […]


Mozorro libreko inauteriak Asti Lekuko Haur Hezkuntzan

Asti Lekuko txikiek mozorro librearen eguna ospatuko dute gaur ikastolan. Joan den astean ez bezala, oraingoan bakoitza nahi bezala mozorrotuta etorri da, eta beste behin ere erabat harritu gaituzte haien familiak etxean egindako lan bikainarekin, ez baitute xehetasunik ahaztu. Benetan ikusgarriak! Zorionak eta eskerrik asko ahalegin bikoitzagatik!


Zaindu zure osasuna covid-19aren pandemian

Osakidetzako Osasun Eskolak zenbait aholku interesgarri eskaintzen ditu webgunean, covid-19 pandemian gure osasuna, fisikoa zein emozionala, zaintzen laguntzeko. Zure osasuna etxean Elikadura osasuntsua, jarrera positiboa, amets konpontzailea edo ariketa fisikoa egitea oinarrizko ohiturak dira bizitzari nola datorren aurre egiteko. Jarduera fisikoak eragin positiboa du ongizate emozionalean: norbere gorputza eta burua […]