Daily Archives: 12th ekaina 2020


Ikastolen Elkarteak zenbait hizketaldi interesgarri dakarzkigu

Azken asteotan Ikastolen Elkarteak Ikastola Komunitateari bideratutako zenbait hizketaldi izan ditu eta,  zuetako askori interesgarriak irudituko zaizkizuelakoan, guztiokin partekatu nahi ditu. Hitzaldi hauetan gaurkotasun-gai  batzuk aztertzen dira, hala nola segurtasun digitala, errespetuzko komunikazioa, familien emozioen kudeatzea, mugimendua, ekintza eta jolasaren zentzua, errespetuzko komunikazioa… Entzuteko sakatu irudiaren gainean


Gozatu aisialdiaz! Gozatu sarean euskaraz!!! 

Gozatu aisialdiaz! Gozatu sarean euskaraz!!! Aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digital ugari daude: webserieak, webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jolasak… Horietako batzuk gune bakar batean bilduta daude. Sakatu irudiaren gainean


Ondo etorri Botaba Unibertsora!

Labayru Fundazioak Botaba egitasmoaren laugarren edizioa aurkeztu du, zeina, aurrekoen helburu berbera duen arren, erabat eraberrituta datorren. Botaba Erronka instagram bidezko bideo-lehiaketa moduan jarri zen abian duela hiru urte eta esamoldeak gazteen artean zabaltzea zuen helburu. Oraingoan, ostera, “Euskal Esamoldeen Unibertsoa eratu gura dogu urte osoko ekimen jarraituan. Kalean eta […]


AEK-ko online ikastaroak, udan euskara edonondik ikasteko

AEK-k uda honetan euskara edozein tokitatik online ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu. “Euskara online ikasi nahi? Opor lekutik, etxetik… Aukera ederra! Maila guztiak!!” Horetaz gain, abian du 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia). Dagoeneko euskaltegiak zabalik daudenez, bertan ere egin daiteke aurrematrikula, webguneko aukeraz gain. Informazio gehiagorako sakatu irudiaren gainean


Wikipedian euskara da artikuluen kalitatean gehien hazi den hizkuntza

Euskarazko Wikipediak bere Twitter kontuan adierazi duenez, euskara da maiatzean funtsezko artikuluen kalitatean gehien hazi den hizkuntza. “Wikilariak jo ta su ibili dira, baita Mondragon Unibertsitateko Huheziko ikasleak ere. Igoera honekin, 2 postu egin ditugu gora eta Wikipedia guztien artean 40.a gara”. Euskara 42. postuan zegoen 2019ko abendutik, eta orain, […]


Euskaltzaindiak beste hiru liburu jarri ditu gizartearen esku doan

Euskaltzaindiak bere ondarea digitalizatzeko ahalegin handiak egin ditu azken urteotan. Orain, beste hiru argitalpen jarri ditu euskal gizartearen esku, doan: Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera»; Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria; La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 – 929) Sakatu irudiaren […]