Wikipedian euskara da artikuluen kalitatean gehien hazi den hizkuntza


Euskarazko Wikipediak bere Twitter kontuan adierazi duenez, euskara da maiatzean funtsezko artikuluen kalitatean gehien hazi den hizkuntza. “Wikilariak jo ta su ibili dira, baita Mondragon Unibertsitateko Huheziko ikasleak ere. Igoera honekin, 2 postu egin ditugu gora eta Wikipedia guztien artean 40.a gara”.
Euskara 42. postuan zegoen 2019ko abendutik, eta orain, 40. postura igo da, 2020ko ekainean euskara gorakada handiena izan duen hizkuntza izan delarik.
Euskarazko Wikipedia, aurtikuluen kopuruari dagokionez oso emaitza onak izateaz gain, funtsezko artikuluen kalitatean ere gorakada inportantea izaten ari da. Hobekuntza honetan, eragin nabarmena izan du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta  Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Huhezi) planteatu den erronka eta elkarlan ekinen batek.

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.