Daily Archives: 2020-06-05


Asti Lekun berriro!

Dakizuenez, ekainaren 1ean, hau da, aste honetako astelehenean, Asti Lekuko batxilergoko ikasleak geletara itzuli dira. Itzulera intzidentziarik gabe burutu da eta dena joan da espero zen moduan. Ikastolara itzuli orduko bertaratu diren pertsonek denon segurtasuna bermatzen duten neurriak indarrean zeudela egiaztatu ahal izan dute eta aipatzekoa da helarazi zaizkien jarraibideak […]


Ikusi webgunean maiatzak 31n ospatutako “Ibilaldia etxetik”

“Ibilaldia etxetik ospatu genuen pasa den igandean, maiatzak 31, web gunearen bidez gure mezuak lau haizetara zabalduz”. Hitz hauekin batera luzatzen digute gonbita Bizkaiko ikastolen jaiaren antolatzaileek egun horretan egindako ospakizuna ikus dezagun. Sakatu irudiaren gainean


Bertatik Bertara kanpaina, ekainaren 19tik abian

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta hainbat udalek Bertatik Bertara kanpaina antolatu dute, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko”. UEMAren webgunean azaltzen dutenez, ekainaren 19an hasiko da kanpaina, eta udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein […]


Portugaleteko aisialdi sareak “Udako bidean” festa antolatu du

“Igande honetan 11etatik aurrera gure facebook orrialde bidez ikasturteko amaiera jaian parte hartu ahal izango duzue. Tailerrak, jolasak eta erronkekin batera AGUR esango diogu ikasturteari eta hurbilduko gara uda eta ikasturte amaierara eta batez ere nahi eta behar dugun normaltasunera. PARTE HARTU!” Horrela animatzen gaituzte aurten facebook bidez bideratuko duten […]


HABEk berrabiatu ditu euskara-mailak egiaztatzeko prozesuak

Euskara-mailen agiriak eskuratzeko HABEren egiaztatzegintza-prozesuak, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz behin-behinean atzeratu zirenak, berrabiatu egin dira HABEren zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko Ebazpenez. Sakatu irudiaren gainean  


Euskararen etxea ekainaren 9tik aurrera irekita

Euskararen Etxea ekainaren 9an hasiko da jendearentzako zerbitzuak eskaintzen, batzarretarako aretoak eta Euskararen Interpretazio Zentroko erakusketa besteak beste. Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz. Egun, Azkue Fundazioak kudeatzen du. Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi […]