Bertatik Bertara kanpaina, ekainaren 19tik abian


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta hainbat udalek Bertatik Bertara kanpaina antolatu dute, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko”.
UEMAren webgunean azaltzen dutenez, ekainaren 19an hasiko da kanpaina, eta udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da.
Udaren atarian ekingo dio bideari, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduz, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.
Sakatu irudiaren gainean argibide gehiagorako

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.