Monthly Archives: maiatza 2020


Agur t’erdi, Ángel Simón

Atzo, maiatzak 21, Ángel Simón (Autobuses Simón) zendu zela jakin genuen. Langile nekaezina, apala eta bihotz handiko gizona zen, baina, beste edozeren gainetik, Asti Lekuren laguna, benetako laguna, laguntasun hitzari zentzua ematen diotenetarikoa. Simón abizena eta Asti Leku lotuta egon dira hasiera-hasieratik. Izan ere, gure ikasleak ikastolara ekartzen zituen bere […]


Ikastolen jaiak, udazkenean

«Udazkenean udaberri berri bat edukiko dugu». Iragarpen baikorra egin du Ikastolen Elkarteak. Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuten, eta orain aurreikusita dauzkaten data berriak ezagutzera eman dituzte. Irailaren 20an, duela egun batzuk aurreratu bezala, Herri Urrats ospatuko dute Senperen; urriaren 4an, lehendik iragarrita zegoen bezala, […]


Nola egin iragazkia daramaten maskarak etxean

Dakizuenez, aste honetako ostegunetik aurrera maskarak derrigor erabili beharko dituzte sei urtetik gorakoek leku itxi eta ireki guztietan 2 metroko distantzia mantendu ezin denean. Maskarak egunero erabiliko baditugu,  familia batek hilabetean erosi beharreko kopurua altua izango denez, gero eta lagun gehiago animatzen ari dira etxean egitera.  Hona hemen irazkia daramaten maskarak etxean […]


2020ko Ibilaldiako materiala, salgai

Ibiladialdiako materala erostera animatzen gaituzte Txintxirri ikastolatik: “Ibilaldiako materialaren salmentarekin apurka-apurka hasi gara berriz ere. Laster online denda izango dugu martxan. Orain, ikastolara hurbiltzen bazara, materiala ikusi eta erosteko aukera izango duzu. Denon laguntza behar dugu, beraz, animatu!” “Maiatzaren 22, 23, 29 eta 30ean salgai izango duzue ibilaldiko materiala Ikastolako […]


“Inspiraciencia”, Zientzian inspiraturiko kontaketa-lehiaketa

“Dagoeneko zabalik dago inspirazio zientifikoa duten kontakizunen izen-emate epea, bidali zurea ekainaren 7a baino lehen!”. Horrela gonbidatzen gaituzte, erakunde askok lagunduta Kataluniako CSIC ordezkaritzak antolatutako zientzia eta literatura batzen dituen proiektu honetan parte hartzera. “Ekimen honek, zientzia eta literatura bateratuz eta fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko aukera sortu nahi du. […]


Guraso.eus-ek bi ekimen interesgarri proposatzen dizkigu

Bitar-bask elkarteak bizikidetza familian lantzeko bideo-hitzaldiak antolatu ditu Bitar-bask elkarteak hainbat bideo-hitzaldi antolatu ditu ikasleek trebetasun eta gaitasun emozionalak eta gatazkak konpontzeko gaitasunak ikasten eta garatzen jarrai dezaten. “Nola aurre egin gatazkei?” taldeak familien, ikasleen eta irakasleen ondoan jarraitu nahi du une berezi hauetan. Antolatzaileen esanetan, interesgarria da familiek beren […]


Bizkaiko Diputazioak amaitutzat jotzen du Eskola Kiroleko denboraldia

Covid-19 pandemiaren eboluzioa aintzat hartuta eta osasun arloko arduradunen aholkuei jarraituta, Bizkaiko Fou Aldundiak eskola kiroleko 2019-2020 denboraldiko jarduera amaitutzat jotzea erabaki du. Horrela jakinarazi zuen maiatzaren 11n ohar baten bitatez Sergo Achotegui Euskara, Kultura eta Kirol saileko aholkulari orokorrak. Diputazioak martxoaren 12an jakinarazi zuen kirol ekintza hauek etenik geratuko […]