Agur t’erdi, Ángel Simón


Atzo, maiatzak 21, Ángel Simón (Autobuses Simón) zendu zela jakin genuen.
Langile nekaezina, apala eta bihotz handiko gizona zen, baina, beste edozeren gainetik, Asti Lekuren laguna, benetako laguna, laguntasun hitzari zentzua ematen diotenetarikoa.
Simón abizena eta Asti Leku lotuta egon dira hasiera-hasieratik. Izan ere, gure ikasleak ikastolara ekartzen zituen bere lehenengo autobusarekin hasi zen Ángel gaur ezagutzen dugun enpresa sendoa sortzen.
1965. urtean ibilgailu bakar batekin hasitako ibilbidea Asti Lekurekin batera egin du Autobuses Simón-ek, ikastola hazi ahala enpresa ere hazten joan delarik.
Atzo, hainbat eta hainbat kilometro eta joan-etorri egin ondoren, hasi zuen bere azken bidaia gure lagunak.

Agur, Ángel Simón, agur, agur t´erdi, zeru goienetan atsedendu bedi

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.