Guraso.eus-ek bi ekimen interesgarri proposatzen dizkigu


Bitar-bask elkarteak bizikidetza familian lantzeko bideo-hitzaldiak antolatu ditu
Bitar-bask elkarteak hainbat bideo-hitzaldi antolatu ditu ikasleek trebetasun eta gaitasun emozionalak eta gatazkak konpontzeko gaitasunak ikasten eta garatzen jarrai dezaten. “Nola aurre egin gatazkei?” taldeak familien, ikasleen eta irakasleen ondoan jarraitu nahi du une berezi hauetan. Antolatzaileen esanetan, interesgarria da familiek beren seme-alabekin batera parte hartzea.
Argibide gehiagorako sakatu irudiaren gainean

 

Naturan Jolasean jaialdiaren 5 edizioa
“COVID 19ak sortu berri duen testuinguru honetan, jendarte gisan dauzkagun errutina, arau zein kodigoak errotik eraldatuak izan zaizkigu epe laburrean. Ondorioz, egokitzapen prozesu kolektibo batean barne bildurik gaudela esan genezake, non momentuz nahikoa lan dugun errealitate berria onartu eta honetara egokitzen. Aurrera begira jarriz gero, ondorengo asteetan bizi izango ditugun faseen gainditzearekin batera, eszenatoki berri bat zabalduko zaigu non badirudien, natur guneek berebiziko rola jokatuko duten eta gure askatasunaren babesgune nagusi izango diren. Hau horrela izanik, LEK, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada eta Txatxilipurdi Elkartetik, gaur inoiz baino ozenago, espazioa hauen balio zein zaintzaren aldeko aldarria zabaldu nahi dugu”.
Argibide gehiagorako sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.