Ikastolen jaiak, udazkenean


«Udazkenean udaberri berri bat edukiko dugu». Iragarpen baikorra egin du Ikastolen Elkarteak. Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuten, eta orain aurreikusita dauzkaten data berriak ezagutzera eman dituzte.
Irailaren 20an, duela egun batzuk aurreratu bezala, Herri Urrats ospatuko dute Senperen; urriaren 4an, lehendik iragarrita zegoen bezala, Kilometroak jaia Amasa-Villabonan eta Zizurkilen; eta urriaren 18an, Araba Euskaraz eta Ibilaldia ospatuko dituzte Amurrion eta Elorrion. Bi jaiak egun berean izango dira, bi herri eta lurralde desberdinetan, baina bien arteko lotura ere egingo dute.
Nafarroa oinez, tamalez, ez da egingo
Urriaren 18an Nafarroa Oinez egitea aurreikusita zuten, Lizarran. «Tamalez, beste jaiek ez bezala, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak ikusi dute ez direla baldintzak ematen beren jaia aurten ospatzeko, eta hurrengo urtera atzeratu dute. Kolpe latza da Nafarroako ikastolentzat eta bereziki Lizarra ikastolarentzat; baina orain arte egin dugun moduan, elkartasun ekimenak gure artean bultzatuz, aterako gara honetatik ere», esan du elkarteko lehendakariak.

Herri Urrats 2019

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.