Daily Archives: 2020-04-24


“Etxealditik Euskaraldira”: hemen duzue sortutako olatuaren zipriztin bilketa

“Etxealditik Euskaraldira” hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena apirilaren 20tik abian zen. Ia astebete #EtxealditikEuskaraldira amaitu zenetik. Denboran atzera egin eta utzi digunari begiratu bat eman nahi? Hemen duzue sortutako olatuaren zipriztin bilketa… Heldu berriro olatuari eta jarraitu hizkuntza-ohiturak aldatzen Etxealditik…Euskaraldira!!!   Sakatu irudien gainean Aurkezpena Bideoa: Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu? […]


Asti Leku futbol klubeko argazki historikoak

Konfinamendu egun hauek apurtxo bat hobeto eramaten laguntzeko asmoz Asti Leku futbol klubari lehengo denboraldietako talde argazkiak argitaratzea bururatu zaio. Euren Twitter-eko kontuan ikus ditzakegu. Begiratu ea lagun edo seniderik topatzen duzun. Edo, zergatik ez, zeure burua! Sakatu irudiaren gainean 1987/1988, Infantil B, 2. maila


DBHko ikasleek motibatzeko bideo txiki bat egin diete LHkoei

Aste Santuko oporren aurretik irakasleek DBHko ikasleei LHko ikasleak motibatzeko bideoa egiteko aukera eman zieten. Haietako batzuek (1A,1B,1D, 2E eta 4A geletakoak) proposamenari eutsirik, hona ekarri dizuegun bideo polit hau egin zieten. Ikusi bideoa   Bideoarekin batera DBHko 1. A gelako batzuek Asti Lekuko Kirol egunerako atera zituzten argazkiekin osatu […]


Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu du Euskaltzaindiak

UZEIrekin lankidetzan, besteak beste, osasun-arloko profesionalei eta euskarazko hedabideei laguntzeko paratututako lan hau, euskeraz hitz egiten duen edota ikasten ari den edonorentzat ere lagungarria izan daitekeelakoan, hona hemen dokumentua. Sakatu irudiaren gainean


Nola proiektatu zure PC, tablet edota mugikorra telebistako pantailan

Egun hauetan proposamen asko jasotzen ari gara internet-en bidez pelikulak ikusi, liburuak irakurri, kirola egin, kontzertuak eta antzezlanak ikusi, eskulanak egin, umeentzako zenbait bideo, eskola birtual… eskuratzeko, eta seguruenik zuetako askok hori guztia ordenagailu, tablet edo mugikorraren bitatez ikusten duzue. Badago, ordea, etxeko telebistako pantailatik bertatik era erraz eta merkean […]