Monthly Archives: apirila 2020


Batxilergoko matrikulazioa: epeak eta gainontzeko argibideak

Batxilergoan onartua izateko eskaera egiteko epeak eta gainontzeko argibide guztiak hemen ikusi ahal dituzue. Adi egon, aurreko astean argitaratutako data berriak aldatu litezke eta, osasun-agintarien orientabideen eta balizko alarma-egoera luzatzeak ezar lezakeenaren arabera. Argibidek ikusteko sakatu irudiaren gainean


UPV/EHUn sartze eta onartzearen inguruko atal berria EHUko webgunean

EHUn sartze eta onartzeari buruzko informazio eguneratua jasotzen du atal berriak, koronabirusak sortutako alarma-egoeraren ondorioz. Bertan, dokumentazio eguneratua jarriko dute. Bertan, dagoeneko, azterketak berregituratzeko jarraibide orokorrak, berrantolatutako azterketen adibideak eta 2020ko USEaren behin betiko ordutegia aurkituko dituzue. Sakatu irudiaren gainean


Baserritarrak Portugaletera itzuli dira gaur, osteguna

Baserritarren produktuak berriro merkaturatu daitezke tradiziozko Portugaleteko barazki-fruten azokan. Horretarako zenbait segurtasun neurri harturko dira: sarbide bakarra eta bezero eta saltzaileen arteko urruntasun fisikoa. Udalak, gainera, aurpegi-babesak emango dizkie baserritarrei. Argibide gehiago: Tele 7


Nola lagundu gure seme-alabei ikasketekin eta etxerako lanekin etxealdian

Etxealdi garai honetan hainbat guraso arduratuta gaude seme-alabei ikasketekin lagundu behar diegulako eta horrek zalantzak ere sortzen dizkigulako. Aldaketa handia da beraientzat eta guretzat. Euskaraz ez dakiten guraso askoren kezka izaten da hori, baina baita euskaraz dakigun gurasoona ere. Aholku batzuk proposatzen dizkigute EBETE-tik lagungarriak izan daitezkeelakoan Jarraitu irakurtzen