Daily Archives: 2020-02-07


LH1, osasuntsu gosaldu eta portaera egokiak ikasi

LH1, osasuntsu gosaldu eta portaera egokiak ikasi Pasa den asteko ostiralean, urtarrilak 31, lehen hezkuntzako 1. mailako ikasleek, elikagaien piramidea landu ostean, gaiari bukaera emateko zeharkako ekintza bat burutu zuten. Horretarako, gelan gosari osasuntsua antolatuta, jakiak hartu bitartean mahaian gaudenean zelan jokatu behar dugun ikasi zuten: gauzak mesedez eskatu, eskerrak […]


Asti Leku, Santa Ageda Bezperan abesten

Asti Leku Santa Ageda Bezperan abesten Ohitura denez otsailaren 4an, hau da, Santa Ageda bezperan, Asti Lekuko ikasleak koplak kantatzera bildu ziren. Batzuk ikastolan bertan aritu ziren eske-kopletan (LH1 ikastolan zehar eta HH eta LH3-4, LHko atondoan); beste batzuk, ordea, inguruko zahar-etxe eta egoitzetara joan ziren abestera (LH2, eta DBH3 […]


Haur Hezkuntzako geletan oso lanpetuta dabiltza

Haur Hezkuntzako geletan oso lanpetuta dabiltza HH 4-5, ZIZKI MIZKIN JOLAS PARKEAN JOSTATUZ IKASTEN EGON DIRA Asti Lekuko 4 eta 5 urteko umeak gorputza eta mugimendu trebetasunak lantzen egon dira ikastolan eta unitate horri bukaera emateko Laudioko Zizki Mizki jolas parkera joan ziren pasa den astean. Bertan gorputzaren inguruko hainbat […]


DBH3 antzerkia ikustera eta DBH4 Euskarabenturakoekin ikastolan

DBH3 antzerkia ikustera eta DBH4 Euskarabenturakoekin ikastolan Asteazkenean Asti Lekuko DBHko 3. mailakoak Portugaleteko Zunzunegi institutura joan ziren antzerkirako egokitutako Lazarillo de Tormes ikustera. Antzezlan hau Transeducak ikasleentzat egiten dituen egokitzapenetariko bat da eta bertan Tormeseko itsumutilaren bizipenak, onak zein txarrak, kontatzen dira. DBHko 4. mailako ikasleek 1. batxilergokoekin batera […]


Batxilergoko 1. mailako ingeniaritza mintegikoak, Metro Bilbaon

Batxilergoko 1. mailako ingeniaritza mintegikoak, Metro Bilbaon Ostegunean Asti Lekuko ingeniaritza mintegiko 1. mailako ikasleak Metro Bilbaoko instalazioak eta barruko funtzionamendua ezagutzera joan ziren. Irteera hau batxilergoko orientabide proiektutik (BAL) bideratutako ekintza da. BAL proiektua Asti Leku ikastolak sortutako eta garatutako ekimena da zeinak etapa honetako ikasleei beren etorkizun akademikoa […]


Aisialdia: Baratze Baserri Eskolako egonaldi eta udalekuak

Aisialdia: Baratze Baserri Eskolako egonaldi eta udalekuak Urtero bezala Baratze Baserri Eskolak Aste Santu eta udarako dauzkaten egonaldi eta udalekuen berri eman digu:   Gure baserri eskolan uda-kanpamentuak eta naturarekiko erlazionatutako jarduerak eskaintzen ditugu. Gautegiz-Arteaga-n kokaturik gaude (Bizkaia) eta 2020ko udalekuen barruan Kirol kanpusa ere badago: padel-a, multiabentura eta uretako […]


Kultur agenda: otsaileko proposamenak

Kultur agendarako bi proposamen dakartzagu: • Otsaileko EUSKARAren agenda Portugaleteko Berbalagun-etik otsaileko Euskararen agenda kaleratu du eta betiko lez, ekintza interesgarri ugari eskaintzen du. • Altubeko baso eta ur-jauziak ikusteko irteera Aek/praktikatu-k irteera bat antolatu du Altubeko paisaia ederrak, basoak eta ur-jauzi ikusgarriak ikusi eta fotografiatzeko.