Asti Leku, Santa Ageda Bezperan abesten


Asti Leku Santa Ageda Bezperan abesten
Ohitura denez otsailaren 4an, hau da, Santa Ageda bezperan, Asti Lekuko ikasleak koplak kantatzera bildu ziren.
Batzuk ikastolan bertan aritu ziren eske-kopletan (LH1 ikastolan zehar eta HH eta LH3-4, LHko atondoan); beste batzuk, ordea, inguruko zahar-etxe eta egoitzetara joan ziren abestera (LH2, eta DBH3 Aspaldikora; azken hauek, gainera, San Juan Bautista ospitalera eta San Roke Gizarte Zentrora). Bertaratutakoen esanetan, esperientzia oso aberasgarria eta hunkigarria izan zen guztientzat, bisita jaso zutenentzat zein bisitarientzat.

Argazkiak eta bideoak ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.