Daily Archives: 17th urtarrila 2020


2020-2021 ikasturteko aurrematrikulazioa epea argitaratu da

2020-2021 ikasturteko aurrematrikulazioa epea argitaratu da Ostegunean, urtarrilak 16, 2020/2021 ikasturteko Haur Hezkuntza (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean egin ahal izango dela jakitera eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Online eginez gero, otsailaren 6an amaituko da epea. Asti Lekun egiteko […]


Haur Hezkuntzakoak kontsulta pasatzen

Haur Hezkuntzakoak kontsulta pasatzen Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeak gorputzaren gaia ari dira lantzen eta horretarako kontsultak, erizaindegiak eta farmaziak montatu dituzte bertako txokoetan. Ikusi ze ondo atenditzen dituzten gaixoak sendagileek, erizainek eta farmazialariek. Errezetak ere egin dituzte eta medikuenak baino hobeto ulertzen dira, gainera! Beno… ia-ia. Jejjj […]


Maialen Rey, Euskadiko txapelduna atletismoan

Maialen Rey, Euskadiko txapelduna atletismoan Maialenek urtarrilaren 4an lortu zuen Anoetan atletismoko proba konbinatuen Euskadiko titulua, 16 urtez azpikoen kategorian. Atletismoaren modalitate honetan kirolariek ahalik eta emaitza onenak lortu behar dituzte egunean zehar parte hartzen duten 5 probetan: altuera jauzia, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, 600 ml (metro liso) eta 600 […]


ADEYPeko Jesús Cabrero, Asti Lekun

ADEYPeko Jesús Cabrero, Asti Lekun Asteartean, urtarrilaren 14an, ADEYPeko Jesús Cabreroren ikasketa-orientazio hitzaldia izan genuen Asti Lekun. Hain zuzen ere, arratsaldeko 18:00etan, Haur Hezkuntzako Hitzaldi Aretoan, Batxilergoko 1. mailako ikasle eta gurasoei zuzendutako orientazio-saio honetan zehar unibertsitate sarrerari buruzko argibide zehatzak jaso ahal izan zituzten bertaratutakoek. Hona hemen tratatu ziren […]


Asti Lekuko LHko 1. mailakoak Santimamiñen

Asti Lekuko LHko 1. mailakoak Santimamiñen Aste honetan Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Santimamiñe kobazuloa ikustera joan dira. Gela barruan Lehen Gizakiaren gaia landu dute eta honi bukaera emateko UNESCOk 2008an Gizateriaren Ondare izendatutako kobazulo ikusgarriak bisitatzera joan dira. Santimamiñe koba inguru paregabean dago: Urdaibaiko arroaren eskuinean, Ereñozar […]


Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasleak, ABAO-OLBEn

Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasleak, ABAO-OLBEn Asteazken honetan Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasle batzuk Bilbora joan ziren ABAO-OLBEren egoitza bisitatzera. Opera garaian Euskalduna Jauregian egoten dira eta honek aukera eman zien ikasleei Jauregia barrutik ikusteko: opera baten eszenatokiak, jantziak, antolakuntza, muntaia… Primeran pasatu zutela eta esperientzia guztiz aberasgarria […]


Indarkeriari aurrea hartzeko tailerrak Hilario Garrudorekin

Indarkeriari aurrea hartzeko tailerrak Hilario Garrudorekin Datorren astean, otsailaren 21etik aurrera, Asti Lekuko LHko 5. mailako ikasleek nerabeen arteko indarkeria saihesteko jarduera praktikoa izango dute ikastolan. Hain zuzen ere, hilaren 21ean D eta A geletan, 22an B-n eta otsailaren 5ean, E-n. Ekintza honen gidaria arlo honetako aditua den Hilario Garrudo […]