Daily Archives: 2019-01-11


Batxiler Proiektuko zientzia mintegiko 2. saioa

Abenduan (BAL) Asti Lekuko Batxiler Proiektuko zientzia mintegiko ikasleek 2. saioa egin zuten. Hizlariak Eduardo Bóveda, Maite Concha eta Idoia Olabarrieta izan ziren eta eskerrak luzatu nahi dizkiete euren aholku eta laguntzagatik.


Asti Lekuko ikasle batzuk GaztEkin programan

Abenduaren 19an Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek, ekonomia mintegikoek hain zuzen, GaztEkin programan parte hartu zuten. Ekintza hau Portugaleteko Udalak antolatzen du urtero Gazte Gelan, eta iaz bezala Asti Lekuko ikasle batzuk bertaratu ziren, ekimen honi interesgarria deritzote eta.  


“Egin eta Ekin” Asti Lekuko DBHn

DBHko 2. mailako ikasleak Egin eta Ekin programan ari dira parte hartzen teknologia arloan. Helburua da ekiten ikastea eta ekitea, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta bizitzako eremu desberdinetan ekimen ekintzaileak gauzatuz. Proposatzen dizkiguten jardueren artean hainbat enpresatara bisitak egitea da […]