“Egin eta Ekin” Asti Lekuko DBHn


DBHko 2. mailako ikasleak Egin eta Ekin programan ari dira parte hartzen teknologia arloan. Helburua da ekiten ikastea eta ekitea, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta bizitzako eremu desberdinetan ekimen ekintzaileak gauzatuz.
Proposatzen dizkiguten jardueren artean hainbat enpresatara bisitak egitea da eta aste honetan lehenengo taldekoak BIC Bizkaia Ezkerraldea ezagutzera joan dira.
Ikasturtean zehar enpresa arloko oinarrizko printzipioak ikasteko tailerrak burutuko dituzte; otsailean enpresetako pertsonekin hitzaldi solasaldiak izango dira ikastolan bertan eta azkenengo hiru hilabetean lehiaketa batean parte hartuko dute asmakizun bat edo enpresa-praktika bat garatuz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.