Monthly Archives: urtarrila 2019


Aurrematrikula kanpaina 2019/2020 ikasturterako

Urtarrilaren 21ean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordea lagun zuela, aurkeztu zuen Bilbon 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula kanpaina, “Zatoz gurera!” leloarekin. “¡Ven a nuestra escuela!” erabiliko da gaztelaniaz. Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, urtarrilaren 28an irekiko du Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Otsailaren […]


Asti Lekuko LHko 4. mailakoak San Mamesen

Ostegunean, urtarrilak 24, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako ikasleak San Mames ikustera joan dira. Txanelako “Mugi gorputza eta izan ontsa” gaiari lotuta dagoen bisitaldi honi esker San Mameseko museoa eta zelaia zuzen-zuzenean ezagutu ahl izan dituzte. Baita jokalarien aldagelak ere!  


Ready for Story prestakuntza Asti Lekun

Aurreko ostiralean Ready for Story metodologiaren inguruko prestakuntza saioa egon zen Asti Lekun. Bertan zenbait ikastolatako Haur Hezkuntzako ingeles irakasleak batu ziren. Ostiralekoa ikasturte honetako Ready for story mintegiko 4. saioa izan da eta aurrekoak bezala HHko 4 eta 5 urteko umeen ingeles irakasleei zuzenduta egon da. Prestakuntza saio hauek […]


Asti Lekuko 4 ikaslek lortu dute atzerrian ikasteko beka

Asti Lekuko 4 ikaslek lortu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak udan atzerrian ikasteko ematen duen diru-laguntza. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan udako ikastaroak burutzeko diru-laguntzak plazaratzen ditu urtero, Batxilergoko eta DBHko 2. zikloko ikasleei zuzendutakoak. Diru-laguntza honek hiru asteko egonaldia, joan-etorriak, asegurua, matrikula, materialak, ostatua […]


Formula Student Bizkaia Asti Lekun

Asteazken honetan, hilak 23, Asti Lekuko BAL proiektuko ingeniaritza mintegiko 3. saioa burutu da ikastolan. Oraingo honetarako Formula Student-eko arduradunen laguntza izan dugu. Batxilergoko 1. mailako ikasleekin batzartzeaz gain Formula Student-ekoek egindako kotxea ekarri zuten ikastolako ikasle guztiek ikusteko aukera izan zezaten, txikiek zein nagusiek. Hemendik gure eskerrik beroenak luzatu […]


Asti Lekuko BAL proiektuko 3. saioak

Aste honetan zehar Asti Lekuko BAL proiektuko zenbait mintegitan (osasungintzan, zuzenbidean, hezkuntzan eta ingeniaritzan) ikasturteko 3. saioa gauzatu da. Saio hauek praktikoak izan dira eta arloan arloko ekintzak proposatu zaizkie batxilergoko 1. mailako ikasleei. Osasungintzakoan, esate baterako, larrialdi baten aurrean pertsona baten bizia salbatzeko zelan jokatu behar den ikasi dute […]