Daily Archives: 26th urria 2018


HHko 5 urteko umeak Bilbon zehar “bidaiatzen”

Pasa den ostiralean, hilak 19, bost urteko umeak Bilbora joan ziren garraiobideen inguruko unitate didaktikoa lantzera. Irteera hau Haur Hezkuntzako euskaren kanpainari lotuta dago eta euskaraz hitz egiteagatik Argitxok oparitutako bidaia-txartelari esker funikularrez igo ahal izan ziren Artxandaraino. Honetaz gain, bidaiari euskaldun txiki hauek Bilboko beste leku eder batzuk ere […]


LHko 4. mailakoak, gure bazterrak ezagutzen

Azken bi aste hauetan zehar Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak gure bazterrak ezagutzen ibili dira. Lantzen ari diren Txanelaren lehenengo unitate didaktikoak “Maite ditut, maite, gure bazterrak” du izenburu, eta honi jarraituz, gure inguruko hainbat toki bisitatzera irten dira, hala nola Artxanda –bertatik Bilbo Handia ederto ikusten delako- eta Bizkaiko […]


HHko 4 eta 5 urteko umeak hostoak batzera irten dira

Urriaren bukaeran HHko 4 eta 5 urteko ikasleak, udazkeneko unitate didaktikoa lantzen ari direnez, irteera bat egin ohi dute basora, hostoak, perretxikoak eta bestelako fruituak hartzera. Aurtengoan Sopuertara joan dira eta, aurrekoetan bezala, bertan jasotako materialekin erakusketa eta eskulan batzuk egingo dituzte ikastolan. Esposizioa prestatzen duten bitartean gonbidatzen zaituztegu iaz […]


Asti Lekuko BAL proiektuko mintegiak abian daude

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Asti Lekuko BAL proiektuari lotutako mintegietan parte hartzen hasita daude. Aste honetan Ekonomia, Zientzia eta Zuzenbidearen inguruko hitzaldiak jaso dituzte mintegi ezberdinetako ikasleek. Hitzaldi hauetan arloan arloko eskarmentua daukaten pertsonek –ikastolako gurasoak, ikasle ohiak, lagunak, langileak…- argibideak ematen dizkiete ikasleei, Unibertsitateko ikasketak aukeratzerakoan lagungarriak izango zaizkielakoan. […]


Alicja Jankowiak, Asti lekuko laguna: ‘Euskara hizkuntza magikoa da’

Asti Lekuko laguna den Alicja Jankowiak poloniarraren ustez euskara hizkuntza magikoa da. 2013. urtean Asti Lekuk euskara ikasten ari ziren Europako zenbait gazte ekarri zituen gurera ikastolako ikasle batzuekin ikasle-truke batean parte hartzera. Talde horretan Alicja Jankowiak ikasle poloniarra zegoen. Ordurako oso euskara maila ona zuen eta gure hizkuntza izugarri […]


Asti Leku Euskaraldiarekin

Eta zu, belarriprest edo ahobizi izango zara? Belarriprest Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai. Ahobizi Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbita egingo diezu. Euskara […]