Daily Archives: 2018-04-13


Batxilergoko matrikulazioa

Maiatzean zabalduko da Batxilergoko aurrematrikula egiteko epea. Aurrematrikula Batxilergoan/2018-2019 Epe ofiziala: maiatzaren 2tik 14ra Asti Lekuko Ateak zabalik: Gure proiektua ezagutzera etorri nahi izanez gero, izena eman bilera baterako ikastolako telefonora deituz: 94 493 70 20 (Jasone). Informazio bileren datak: Apirilaren 17, 19 eta 25ean. Gehiago irakurri.  


Nerea Rubio gure ikaslearen oroimenean

Aste Santuko oporretan Nerea Rubio Asti Lekuko ikaslea zendu egin zela jakin genuen. Gaixotasun baten kontra adoretsu borrokatu ondoren, apirilaren 1ean adio esan zigun. Nereak, Batxilergoko ikaslea, hutsune handia utzi du ikastolan eta horrela agertu eta konpartitu nahi izan dute bere lagun eta ikaskideek: “Hutsunea utzi diguzu. Ikasgelan, kalean, etxean. […]


DBHko 4. mailakoek, ikasketa bidaia egin dute

DBHko 4. mailakoek, ikasketa bidaia egin dute Aste honetan zehar DBHko 4. mailako neska-mutilek Asti Lekuko ikasketa bidaia egin dute. Pasa den astelehenean goizeko 8:00etan Asti Lekuko aparkalekuan busa hartu zuten eta gaur, ostirala, itzuliko dira gau partean. Bost egun hauetan, esperientzia pilo batekin gozatu dute, Jakan, Bartzelonan eta Saloun. […]


Bost urteko umeak “kalean gora, kalean behera” Portugaletetik

HHko nagusiek Portugalete herria maketetan erakutsi nahi digute. Aurreko hiru hilabetearen azken unitateak “Kalean gora kalean behera” izena dauka eta umeek herri desberdinetako eraikuntza eta pertsonaia famatuen bilduma egin dute, beste ekintza batzuen artean. Esate baterako, Portugaleteko Alde Zaharra ezagutzera irten ondoren ikusitakoa maketa eder batzuetara eraman dute. Begira zer […]


BAL proiektuko Osasungintza mintegikoak, Quirón ospitalean

Ostegunean, apirilak 12, Asti Lekuko Batxilergoko ikasle batzuk Bilboko Quirón ospitalean egon ziren. Batxilergoko 1. mailako Osasungintza mintegiko ikasleak Quirónen Bilboko egoitza bisitatzera joan ziren atzo. BAL proiektuko irteera hau ikasleek osasungintzaren inguruko argibideak zuzen-zuzenean eta adituengandik jaso ditzaten ekintza da. Eta BAL-eko ekintza guztiek bezala, ikasleei Unibertsitate Ikasketak aukeratzen […]


Asti Lekuko Zientzia eguna, auzolan eguna

DBH eta Batxilergoko martxoko Kultur astearen barruan burututako Zientzia egunak  etapa ezberdinetako ikasleak elkarlanean jarri zituen. Martxoaren 20an Zientzia eguna izan genuen Asti Lekun eta ohitura denez, Batxilergoko 2. mailako ikasleek lan batzuk prestatu zituzten beste ikasle batzuekin konpartitzeko: Batetik, egun osoan zehar, LHko 1. eta LHko 6. mailako ikasleek […]


IBILALDIAn boluntario aritzeko izena eman!

Bihotz Gaztea ikastolako lagunek maiatzaren 27an Santurtzin ospatuko den IBILALDIArako boluntarioak behar dituzte. Asti Lekukook ondo dakigunez, urte osoko lana ere handia izan arren, egun horretan egin behar den ahalegina itzela izaten da, eta inoiz ez da nahikoa izaten bertoko boluntarioen laguntzarekin. Hau dela eta, Asti Lekun ari gara osatzen […]