Nerea Rubio gure ikaslearen oroimenean


Aste Santuko oporretan Nerea Rubio Asti Lekuko ikaslea zendu egin zela jakin genuen. Gaixotasun baten kontra adoretsu borrokatu ondoren, apirilaren 1ean adio esan zigun.

Nereak, Batxilergoko ikaslea, hutsune handia utzi du ikastolan eta horrela agertu eta konpartitu nahi izan dute bere lagun eta ikaskideek:

“Hutsunea utzi diguzu. Ikasgelan, kalean, etxean. Nahiz eta oso lotsatia eta isila izan. Ez duzu inoiz besteentzako hitz edo aurpegi txarrik eduki . Eta honek besteengandik desberdintzen zintuen. Ona zinen eta ona izango zara beti, barruan daramazu.
Baina gauza guztien aurretik ausarta izan zara, zein indartsu borrokatu zaren gaixotasunaren aurka. Orain, zure omenez, zure eredua jarraituko dugu, zugatik. Gugatik. Bizitza bakarra dagoelako eta ziur gaudelako zure desira gu alai, pozik eta bizitzaz gozatzen ikustea izango litzatekeela.
Ohore bat izan da zurekin hainbeste momentu izugarri partekatu izana. Utzi diguzun hutsunea ez du inork inoiz beteko. Hainbat maite zaitugu, gurekin egongo zara betiko, Txebu”.
Agur t’erdi Nerea

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.