Daily Archives: 23rd martxoa 2018


Asti Lekuko DBH eta Batxilergoko Kultur Astea

Aste honetan zehar DBH eta Batxilergoko ikasle eta irakasleak kulturan murgildu dira bete-betean. Kultur Astea ospatzeko era guztietako kultur ekintzak antolatu dituzte ikastola barruan zein kanpoan. Honen adibide argazki asko bidali dizkigute. Argazkiak ikusteko sakatu irudian.  


Asti Lekuko udako ekintzen izen-ematea

Gaur, ostirala, Asti Lekun garatuko diren udako ekintzetan izena emateko epea zabaldu da. Kirolak, udaleku irekiak eta robotika. Asti Lekuko ikasleek aukera izango dute ekainean, eskolak bukatutakoan, ekintza hauetan trebatzeko ondo pasatu bitartean. Webgunean dauden argibide guztiak ikus ditzakezue HEMEN  


Asti Lekuko DBH eta Batxilergoko ikasleak Toloussen

Egun hauetan ikastolako ikasle batzuk Toloussen egon dira hiria bisitatzen, hizkuntza praktikatzen eta bertako ohiturak ezagutzen. DBH eta Batxilergoan frantsesa ikasten duten ikasleak hiru eguneko egonaldiaz (martxoak 21, 22 eta 23) gozatu dute Toloussen. Bidaia hau Leire Elexpe eta Alba García irakasleekin egin dute eta erakusteko zenbat gauza ikusi eta […]


“English Masterchef” Asti Lekuko LHko 6. mailan

Asteazken honetan seigarren mailako ikasleek parte hartu dute euren “English Masterchef” txapelketan ingeleseko klasean. EKI proiektuari bukaera eman dion saio honetan ikasleek etxetik ekarritako produktuekin eta Pilar irakasleak markatutako denbora tarte murriztuan, ahalik eta proposamen original eta erakargarriena prestatu behar izan zuten. Honen ostean, guztien aurrean aurkeztu eta azaldu behar […]


Asti Lekuko BAL proiektuko kirol batzordea Faduran egon da

Aurreko ostiralean, martxoak 9, batxilergoko BAL proiektuko kirol mintegiko ikasleak Fadura kiroldegira joan ziren. Bertan Luisek, Getxo Kiroleko koordinatzaileak, primerako harrera egin ziela komentatu digute, egunero egiten duten lana azalduz, instalakuntzak erakutsiz eta hainbat jardueratan parte hartzeko aukera emanez. Esate baterako, hirugarren adinekoekin mantentze gimnasia egin zuten, boxeo saio batean […]


Hau Hezkuntzakoak, geldiezinak

Haur Hezkuntzako neska-mutilek oso martxosoak direla erakutsi nahi izan digute eta aurreko astean bezala oraingo honetan ere euren ekintzen berri eman digute argazki eta bideoekin lagunduta. Bi urtekoen geletan urtaroak ikasten jarraitzen dute, eta oraingo honetan neguaren inguruko lana ekarri digute bideo polit batean jasota. Negua Lau urtekoak lanbideak ari […]


Yarima Etxebarriaren hitzaldia bertan behera geratu da

Asteazken honetan Yarima Etxebarriak Asti Lekun eman beharreko hitzaldia bertan behera geratu da. Gehiago irakurri. LHko 3., 4., 5. eta 6 mailako gurasoei zuzendutako seme-alaben heziketan komunikazioa eta gatazka konponketak duten garrantziaren inguruko prestakuntza saio hau atzeratu behar izan da oso jende gutxi zegoelako izena emanda. Gaiak duen garrantzia aintzat […]