Julene Olabarrieta, Bizkaiko txapelduna disko jaurtiketan, eta txapeldunordea pisu jaurtiketan


Joan den asteburuan Julene Olabarrieta, Asti Lekuko DBH1eko ikaslea, Bizkaiko txapelduna izan zen disko jaurtiketan eta txapeldunordea pisukoan, Durangon izandako atletismo txapelketan.

ZORIONAK, JULENE!

Gainera, Bihotz Aratzek, Asti Lekurekin hitzartutako eta Julenek entrenatzen duen kluba, Emakumezkoen Haur mailako Bizkaiko txapelketa irabazi zuen taldeka, bai eta 4x80ml erreleboetakoa, beste behin ere kategoria honetan duen nagusitasuna agerian geratu zelarik.

ZORIONAK, TXAPELDUNAK!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.