Hau Hezkuntzakoak, geldiezinak


Haur Hezkuntzako neska-mutilek oso martxosoak direla erakutsi nahi izan digute eta aurreko astean bezala oraingo honetan ere euren ekintzen berri eman digute argazki eta bideoekin lagunduta.
Bi urtekoen geletan urtaroak ikasten jarraitzen dute, eta oraingo honetan neguaren inguruko lana ekarri digute bideo polit batean jasota.
Negua

Lau urtekoak lanbideak ari dira ezagutzen eta ekintza ezberdinak burutzen dihardute honen inguruan. Horretarako pasa den ostiralean Arte Ederretako Fakultatera joan ziren zuzenean ikusteko etorkizuneko artistek zer egiten duten ikasle garaian.
Arte Ederren Fakultatean

Asteazkenean, aldiz, ikastolara etorri ziren Medikuntzako aditu batzuk eta azalpenak emateaz gain, saio praktikoak ere izan zituzten.

Bost urtekoek Portugaleteko Alde Zaharra ezagutzera irten ziren aurreko asteko asteartean. Eraikin interesgarri asko ikusi zituzten.

HH5E Portugalete

HH5B Portugalete

HH5A Portugalete

HH5D Portugalete

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.