Asti Leku itxita gaur, otsailak 28
Elurtea dela eta Asti Leku ikastola itxita egongo da gaur, otsailak 28.
Elurtea dela eta Asti Leku ikastola itxita egongo da gaur, otsailak 28.
Elurtea dela eta Asti Lekuko bus zerbitzua bertan behera geratu da. Ikastola irekita egongo bada ere, gomendatzen da umerik ez bidaltzea ez baitakigu zenbat langilek lortuko duten heltzea. Jarraituko dugu informatzen webgunearen bitartez.
Lehen Hezkuntzako txikienek Asti Lekuko Olinpiadetan hartu dute parte. LHko 1. mailako ikasleak, Greziako kultura ezagutzen ari dira eta unitate didaktiko honi bukaera emateko ikasitako hainbat gauza praktikara eraman dituzte. Horrela, Olinpiaden nondik norakoak hobeto ulertzeko, astelehen honetan, Asti Lekuko Olinpiar Jokoetan lehiatu dira, gelakako desfilea eta guzti. Udako Aro […]
Ostegun honetan, otsailak 22, Ainhoa Manzano Etxadiko adituak prestakuntza saioa eman die Asti Lekuko Haur Hezkuntzako umeen gurasoei. Aurreko buletinean aurreratu genizuen bezala, Asti Lekuko HHko ikasleen gurasoek aukera izan zuten Etxadiko (Familia Psikologia Unibertsitate Zentroa) Ainhoa Manzanoren aholkuak entzuteko. Hitzaldian tratatu ziren gaiek (autonomia ohiturak, hizkuntzaren garapena eta lo […]
Asteartean, otsailak 20, Yarima Etxebarriak DBHko ikasleen gurasoei zuzendutako “Maitasunez jarritako mugak” izeneko hitzaldia eman zuen Asti Lekun. Saio honen helburua guztioi eguneroko bizitzan seme-alabekin/ikasleekin agertzen zaizkigun kezka eta zalantzei aurre egiten laguntzea da. Seme-alaben heziketan mugek duten garrantziaren inguruko hitzaldi hau Portugaleteko Udalaren Droga-menpekotasun sailaren laguntzaz egiten da eta […]
Baleuko ekoiztetxeak “EL DOBLE MAS QUINCE” filmeko protagonista printzipala (gizonezkoa) topatzeko castinga egiten ari da hainbat ikastetxe eta kirol klubetan. Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak grabatuko du uda honetan ETBren parte-hartzea izango duen film hau. Asti Lekuko DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzako castinga martxoaren 5ean, astelehena, egingo da, ikastolako Hitzaldi Aretoan 16:00etatik aurrera. […]
Ikastolen Elkarteak Aisialdiko Udako ekintzen egitaraua argitaratu du. Urtero bezala Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldeak ekintza interesgarriz beteriko programa kaleratu du. Ez da ezer faltako: gai askotariko udalekuak (ingelesa, itsasoa, mendia, pilota…), atzerriko egonaldiak, surfa, Iparralde eta Hegoaldeko gazteen topaketak… Argibide guztiak irakurtzeko eta izen ematerako sakatu irudian.