Ainhoa Manzanoren hitzaldiak oso harrera ona izan zuen


Ostegun honetan, otsailak 22, Ainhoa Manzano Etxadiko adituak prestakuntza saioa eman die Asti Lekuko Haur Hezkuntzako umeen gurasoei.
Aurreko buletinean aurreratu genizuen bezala, Asti Lekuko HHko ikasleen gurasoek aukera izan zuten Etxadiko (Familia Psikologia Unibertsitate Zentroa) Ainhoa Manzanoren aholkuak entzuteko.
Hitzaldian tratatu ziren gaiek (autonomia ohiturak, hizkuntzaren garapena eta lo egiteko ohiturak) familien interesa sortu zuten eta berrogeita hamar bat lagun bildu ziren ikastolako Hitzaldi Aretoan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.