Daily Archives: 17th azaroa 2017


LHko 2. maila Erdi Aroan murgilduta dago

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gelek, korridoreek eta atondoak Erdi Aroko itxura hartu dute egun hauetan. Gehiago irakurri Argazkietan ikus dezakezuenez ez da zehetasunik falta. Ekarriko ote zuten hau guztia 1. mailakoek egindako denboraren makinetan?


Joxe Mari Iturralde idazlea LHko 6. mailako ikasleekin

Astearte honetan LHko seigarren mailako ikasleek Joxe Mari Iturralde idazle tolosarraren bisita izan dute. Iturraldek ibilbide handiko idazlea da eta liburu asko idatzi ditu. Oraingo hitzaldi honetan   Nire lagunaren gezurrak liburua eduki dute aztergai. Idazlea eta ikasleen artean oso giro polita sortu zen; ekarpenak eta galderak ez ziren falta izan. […]


Batxilergoko 1. mailako ikasleak Pandoko kiroldegian

Bi asteotan zehar 1. Batxilergoko ikasle guztiak Portugaleteko Pandoko kiroldegitik pasatu dira. Portugaleteko udalarekin adostuta geneukan bezala, iharduera fisikoko bi saio egitera hurbildu dira etapa honetako 1. mailako ikasleak. Ekimen honen helburua adin honetakoen artean sedentarismoa ekiditea eta, bide batez, gazteei gimnasioetan eskaintzen diren barruko iharduera fisiko gidatuak ezagutzera ematea […]


DBHko 4. mailakoek Getariako Balenciaga museoan

Asteartean, hilak 14, DBHko 4. mailako frantseseko ikasleak Getariako Balenciaga museora hurbildu ziren departamentuko irakasleekin Batxilergoko hainbat ikasle eta ikasle ohik lagunduta. “Museoraren bisita gidatua egin zuten frantsesez eta, ostean, “kustomizazio” tailer batekin gozatu zuten. Horrez gain neguko eguzki ederraren izpiek lagunduta paseo goxoa eman genuen Alde Zahar eta portutik. […]