DBHko 4. mailakoek Getariako Balenciaga museoan


Asteartean, hilak 14, DBHko 4. mailako frantseseko ikasleak Getariako Balenciaga museora hurbildu ziren departamentuko irakasleekin Batxilergoko hainbat ikasle eta ikasle ohik lagunduta.
“Museoraren bisita gidatua egin zuten frantsesez eta, ostean, “kustomizazio” tailer batekin gozatu zuten. Horrez gain neguko eguzki ederraren izpiek lagunduta paseo goxoa eman genuen Alde Zahar eta portutik.

Ebaluazio honetako “Prêt-à-porter: la mode responsable” unitate didaktikoarekin lotutako helburu batzuk dira irteeran landutakoak. Ikasleek  gure armairuetan eskegita daude jantzien jatorriaz asko ikasi dute, kotoiaren laboretik hasita bakeroen efektuak Turkiako ekoizte-tailerretaraino.

Amaierako proiekturako kamiseta bilduma bat “kustomizatu” behar dute taldeka, eslogan eta irudien bitartez ezagututako errealitatea erakutsiz. Erakutsiko dizkizuegu emaitzak geletan bildumen desfilea egiten dugunean!”-komentatu digute irakasleek.

Sakatu argazkian

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.