Batxilergoko 1. mailako ikasleak Pandoko kiroldegian


Bi asteotan zehar 1. Batxilergoko ikasle guztiak Portugaleteko Pandoko kiroldegitik pasatu dira.
Portugaleteko udalarekin adostuta geneukan bezala, iharduera fisikoko bi saio egitera hurbildu dira etapa honetako 1. mailako ikasleak. Ekimen honen helburua adin honetakoen artean sedentarismoa ekiditea eta, bide batez, gazteei gimnasioetan eskaintzen diren barruko iharduera fisiko gidatuak ezagutzera ematea da.
Aurtengo honetan spinning eta kardio-boxeo saioak probatu dituzte. Ikasleek ekimena primeran egon dela eta gehienek asko disfrutatu dutela esan digute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude