Bastida ikastolak boluntarioak behar ditu Araba Euskarazerako


Araba Euskaraz ospatuko da igande honetan Labastidan. Bertako ikastolatik adierazi digute arazoak dituztela txosnen txandak betetzeko. 80 boluntario behar dituzte arratsaldeko txandarako eta mezu hau zabaltzeko eskatu digute: “eskertuko genizuke zure ikastolan mezua zabaltzea eta Bastida ikastolari laguntzeko jendea aurkitzea. Boluntario aritu nahi izanez gero, jarri harremanetan Araba Euskarazeko koordinatzaile Anjel Olalderekin 615 731 850 telefonoan edo arabaeuskaraz@ehi.ikastola.eus helbide elektronikoan

Mila esker eta igandera arte!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude