Ikastolen elkartetik bi proposamen interesgarri heldu zaizkigu


Aste honetan Ikastolen elkartetik heldu zaizkigun bi proposamen dakartzagu zuekin partekatzeko. Batetik, Argitxoen Jolasen eslkaitza eta, bestetik, Ibilaldiaren erronkaren formatu berria.

Argitxoren jolasak. Piztu jolasaren zirrara!:
“Jolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin… elkarrekin jolasteko bost joko dakarzkigu aurten Argitxok: Argitxo eta gure gorputza, Argitxoren lehen hitzak, Nor da nor? Argitxorekin jolasean, Argitxo Euskal Herrian eta Urkatua”.
Sakatu irudiaren gaineanArgitxoren jolasak

Ibiladia 2020, Hel Horri! Erronka berria
Txintxirri ikastolak mezu hau zabaldu nahi du DBHko 3. eta 4. mailakoen artean:
“Kaixo DBH 3-4ko lagunak,
Elorrioko Txintxirri Ikastolatik idazten dizuegu. Dakizuen bezala HEL HORRI! lemapean
guri dagokigu aurten Ibilaldia antolatzea
Azken urteotan Erronkak izan duen hauspoa ikusita, aurten bi ataletan banatzea erabaki dugu: batetik, eguneko Erronka eta bestetik, hizkuntza Erronka. Hizkuntza Erronka hori dela eta esku-orri hau helarazten dizuegu erronkaren nondik norakoen berri emateko”.

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.