Gaur, apirilak 27, Asti Lekuko Kirol eguna ospatu dugu


Gaur, ostirala, Asti Lekuko 2018ko Kirol eguna ospatu dugu ikastolan.
Aurreko urteetan bezala, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara bitartean, mota guztietako kirolak eta jolasak izan ditugu ikastolan. Beti bezala, kros txikiaren ostean ikastolako guzti-guztiek osatutako giza-mosaikoarekin eman diogu hasiera jardunaldiari. Handik aurrera eta egun osoan zehar eten gabe aritu dira ikasleak kirola egiten (ikusle aritzeko besterik ez dira gelditu): errugbia, skatea, mahai tenisa, boxeoa, saskibaloia, arrauna, xakea, atletismoa, saskibaloia, zumba… Hau guztia posiblea izan da gurera hurbildu diren kirol taldeen laguntza ezin estimatuzkoari esker. Mila esker bene-benetan!
Esloganari dagokionez, aurtengoak berrikuntza dakar, ikasleek proposatutako guztietatik akrostikoa izan baita aukeratu duguna.
Kirola, Irribarrez, euskaRaz, gOzatzen, Lagunak, maitAtzen

Sakatu irudian argazkiak ikusteko

BIDEOA  HEMEN

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.