Maiatzaren 26an Getxon ospatuko den Ibilaldiak egitarau zabala dakar


Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak Getxon ospatuko du 2024ko edizioa, maiatzaren 26an, San Nikolas ikastolak antolatuta. Aurtengo leloa ‘Txonbo’ da eta “familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna” izatea nahi dute antolatzaileek.

2024KO IBILALDIAK 4 GUNE IZANGO DITU
Lehen gunea San Nikolas ikastola bera izango da. Gune horretan tradizioak bat egingo du modernitatearekin, eta euskal musika eta dantza ikuskizunez gain, Haur Hezkuntzako Topaketez, herri bazkariaz eta askoz gehiagoz gozatzeko gunea izango da.

Bigarren gunea San Nikolas plazan eta inguruetan izango da, eta bisitariek kontzertuak, kalejirak, antzerki emanaldiak eta artisautza erakusketak izango dituzte.

Hirugarren gunea Algortako Portu Zaharrak hartuko du, eta bertaratzen direnek mota ezberdinetako ekintza eta ikuskizunez gozatu ahal izango dute, hala nola euskal musika taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da.

Laugarren gunea Ereagako hondartza izango da, eta familia guztiontzako ekintzak eskainiko ditu. Horrela, haurrek egurrezko jolasez, zientzia tailerrez, ‘Goazen’ eta pailazoen ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute baita Zumbako saioan parte hartzeko aukera ere izango da.

Sakatu irudian egitaraua pdf formatuan ikusteko

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.