ramón de la presa

Asti Leku klubak “Ramón de la Presa Torneoa” antolatu du futboleko kimuentzat


Asti Leku Klubak Ramón de la Presa Torneoa antolatu du futbol 7ko kimuentzat. Orain arte, eskola kiroleko futbolarien arteko txapelketa honek “Zazpinan” izena zeraman eta Demuporsak antolatzen zuen. Aurten Asti Leku Klubak hartu du antolakuntzaren lekukoa eta Ramón de la Presaren oroimenez egitea pentsatu dute.
Txapelketa hau maiatzaren 29tik ekainaren 3ra bitartean burutuko da Portugaleteko Los Llanos futbol zelaian 2005 eta 2006. urteetan jaiotako herriko zein inguruko herrietako umeen artean.
Parte-hartzaileek janaria ekarriko dute egunero Elikagaien Bankura eramateko.

 

Oharra: Dínamo San Juanek azkenean ez du parte hartuko eta bere ordez Kabiezeseko Gazteak  C.F-k jokatuko du.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.