Agur t’erdi Fernando! 2


Fernando Valgañón gure lankide maiteak ezustean utzi gintuen atzo, apirilak 19.
Asti Lekuko ikasle ohia,  ikastolako aita, bazkidea, irakaslea eta, batez ere, laguna, hutsune handia utzirik joan zaigu.
Fernando, ikastolako literatura irakaslea izateaz gain, antzerkiarekin maiteminduta egon zen betidanik, eta arlo honetako lanbide guztietan trebatu zen: aktorea, ekoizlea, gidoilaria, zuzendaria… Izan ere, berak sortutako “Txamuskina Teatro” antzerki ekoizpeneko enpresako zuzendari lana ikastolako irakasle lanarekin batera egiten zuen.
Sormen eta energia handiko lankide polifazetiko hau beti zegoen prest ikastolan ekintza berezi eta “ebento”ekin laguntzeko. Honen adibide Asti Lekuren aurtengo bideoklipa, non Fernandok gidoilari eta aktore hartu zuen parte.

Bideoa ikusteko sakatu irudian

Mila esker denagatik lagun maitea!

Fernandoren oroimenean, lankideen hitzak: “Fernan deskribatzea ez da batere erraza, hainbeste balio zituen-eta: bihurria, alaia, azkarra, gogotsua, baikorra, lankide maitagarria… Nahiz eta triste egon, harro eta pozik sentitzen gara berarekin hainbeste urte konpartitu izanagatik.
Beti jaiak antolatzen, joan den tokian beste hainbeste antolatzeko irrikan egongo delakoan gaude. Bere bi betaurrekoekin, errotuladoreak galtzen, olerkiak eta ipuinak irakurtzen, bideoak jartzen, flashmobak gauzatzen…
Aita, maisu, lankide, aktore, lagun eta inprobisatzaile bikaina izan dugu gure artean eta beti jarraituko du gure gogoan eta bihotzetan. Bere filmik gogokoenak (“La vida de Brian”) esaten duen moduan:

“always look on the bright side of life”

No te rindas, por favor no cedas,
aunque el frío queme,
aunque el miedo muerda,
aunque el sol se ponga y se calle el viento,
aún hay fuego en tu alma,
aún hay vida en tus sueños.
(Mario Bendetti)


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

2 thoughts on “Agur t’erdi Fernando!

  • Izaskun Avellanal

    Hogei urte dira, akaso gehiago, zure azken eskola jaso nuenetik. Baina beti izan zara eta izango zara nire literatura eta antzerki irakaslea. Zure hitzak eta zuk irakatsitakoak burura datozkit herenegunekoak balira bezala, bizitza akademikoan ez baitut berriro topatu zu bezalakorik. Esan nezakeen ametsen atzean nola ibili erakutsi zenigula, baina are gehiago esango dut. Gaur ni naiz gaztelania irakaslea, Enkarni eta zu bezalako profesionalak nire bidean gurutzatu zinetelako, zihur. Lanean hasi nintzenetik zugandik ikasitako estrategiak errepikatu ditut, egunero zuk utzitako ondarea darabilt, zuk hasitako bidea, nolabait, jarraitzen saiatzen naiz. Eta ogibide honetan daukadan helbururik handiena hauxe da: noizbait, etorkizunean, ikasleren batek gogora nadin nik zu gogoratzen zaitudan moduan, afektuz, errespetuz eta mirespenik zintzoenarekin.
    Eskerrik asko, Fernan. Zinen guztia eman zenigun eta beti egongo zara gure artean, bihotzetan eta ezpainetan.
    Besarkada handia familiari.

  • MARISA EGUILLOR

    No tengo palabras, sigo conmocionada, no puedo creerme que Fernando se haya ido. Todo lo grande que ha sido Fernando lo habéis dicho ya. Siempre recordaré su sonrisa casi permanente y sus frecuentes ojeras que me hacían pensar que “que poco has dormido” . Que injusta es la vida por llevarse a un ser tan maravilloso a una edad tan jóven. No dejo de pensar en su mujer y sus hijos. Solo quiero unirme a todos vosotros colegas, alumnos, ex-alumnos, padres, a todos los que le quisimos en un enorme abrazo.