Daily Archives: 22nd martxoa 2024


Gaur, martxoak 22, Asti Lekuko Kirol eguna 2024 ospatu dugu

2015. urtetik ohitura denez, aurten ere antolatu dugu Asti Lekun kirolari eskainitako jardunaldi oso bat. Goizean goizetik, aurten prestatu dugun sutontzia piztuz hasiera emanda, mota guztietako kirol ekintzak izan dira ikastolako txoko guztietan. Edizio honen amaiera, berritasun gisa, 15:00etan makrozumba saioa antolatu dugu Lehen Hezkuntzako eraikinaren aurrean. Eguraldiak asko lagundu […]


Asti Leku, tipi-tapa, tipi-tapa Korrikan!

Aurrera Korrika! Gora Asti Leku! Atzo, 22:45 aldera, Asti Lekuk hartu zuen Korrikaren lekukoa, eta bertan zeuden lagun guztiekin batera 1925. kilometroa egin genuen, Errepelegatik hilerriraino. Beti bezala, oso esperientzia polita eta hunkigarria izan zen. Eskerrik asko lagundu gintuzuen guztioi! Gora Asti Leku! Aurrera Korrika!   Ikusi argazkiak


Asti Lekuko kultur astea jardueraz beteta egon da

Astelehenetik ostiralera Asti Lekuko kultur astea ospatu dugu eta horren baitan mota askotariko jarduerak antolatu ditugu etapa guztietan: txapelketa batzuk (marrazketa, zinema, kahoot, faktor X…), euskal dantzen erakustaldiak familientzat, txikien Korrika (HH), Barrokoko kontzertuak, idazleen bisitak, zientzia-hitzaldiak… Primeran pasatu dugu!