Daily Archives: 2024-03-15


Martxoaren 14tik abian den 23. Korrika martxoaren 21ean pasatuko da Portugaletetik!

Atzo, martxoak 14, abiatu zen Korrikaren 23. edizioa, 11 egunez Irundik Baionarako ibilbidea beteko duena. Asti Lekun hasita gaude jada Korrikarekin. Izan ere gaur, ostirala, LHko ikasle guztiek hartu dute parte Portugaleteko Korrika Txikian.     Bestetik, martxoaren 16an, larunbatez, Portugaleten 23. Korrika Jaia ospatuko da, 12:00 kalejirarekin hasita. Eta […]


17 ikasle norvegiar daude gurekin egun hauetan

Asteazkenean Norvegiako 17 ikasle eta 3 irakasle etorri ziren Asti Lekura ikasleen nazioarteko truke batean parte hartzera. Ikasleak batxilergoko 1. mailakoak dira, eta gaztelania ikasten dute euren ikastetxean. Beti bezala, gure familien etxeetan daude ostatatuta, eta martxoaren 20ra arte geratuko dira. Aurtengo proiektuak Giza Eskubideak dira landu beharreko gai nagusia, […]


LHn jarduera eta txango batzuk izan dituzte aste honetan

Aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera eta txangotan parte hartu dute. Batzuk aipatzearren, Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Loiuko aireportuko suhiltzaileekin egon dira, 5. mailakoek Bakearen Museoa bisitatu dute, batetik, eta Mercabilbaoren instalazioak, bestetik. Bestalde, seigarren mailako ikasleek, urtero bezala, Txrringaeskolan prestakuntza-saio batean parte hartu dute.         


Aste honetan Batxilergoko BAL proiektuko lanen aurkezpenak egin dira

Aste honetan, Batxilergoko 2. mailako ikasleek bi ikasturtean zehar prestatutako Asti Lekuko BAL proiektuko lanak aurkeztu dituzte. Askotariko gaien aurkezpenak ikusi ahal izan ditugu, ikasle bakoitzak proiektu honetarako aukeratu duen mintegiari lotutakoak (Ingeniaritza, Gorputz Hezkuntza, Osasungintza, Komunikazioa, Artea, Zientziak, Ekonomia, Zuzenbidea…). Horien bidez, gai desberdinei buruzko gauza interesgarri asko ikasi […]


Asti Lekuko zenbait ikaslek Loraldia Eskolako Kamara Sartu proiektuarekin parte hartu dute

Asti Leku ikastolak Portugaleteko Ballonti BHI eta Zunzunegui BHI ikastetxeekin batera Kamara Sartu proiektuarekin parte hartu dute Loraldia Eskolan 2023-24 ikasturtean. Hain zuzen ere, Asti Leku ikastolaren eta Zunzunegi BHIren partez DBHko 4. mailako ikasleak egon dira, eta Ballonti BHItik, Batxilergoko 1. mailakoak. Kamara Sarturen bitartez gure kulturaren inguruko ikus-entzunezkoez […]


Giza Eskubideak Nazioartekotze-Beka

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Genevako (Suitza) Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren egoitzan, Euskadiko gazte bati giza eskubideen arloan prestakuntza-esperientzia bat emateko. Beka hori Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean garatuko da. GEHIAGO IRAKURRI