Martxoaren 14tik abian den 23. Korrika martxoaren 21ean pasatuko da Portugaletetik!


Atzo, martxoak 14, abiatu zen Korrikaren 23. edizioa, 11 egunez Irundik Baionarako ibilbidea beteko duena.

Asti Lekun hasita gaude jada Korrikarekin. Izan ere gaur, ostirala, LHko ikasle guztiek hartu dute parte Portugaleteko Korrika Txikian.

 

 

Bestetik, martxoaren 16an, larunbatez, Portugaleten 23. Korrika Jaia ospatuko da, 12:00 kalejirarekin hasita.

Eta martxoaren 21ean, egun handia! Korrika Portugaletera helduko da, 22:08an. Asti Leku ikastolak, beti bezala, parte hartuko du, eta zuek guztiak ere parte hartzera animatzen zaituztegu. Zatoz Asti Lekurekin Korrikara!

 

IKUSI PORTUGALETEKO IBILBIDEA

 

23. Korrika une oro nola doan zuzenean ikusi nahi baduzu, bisitatu gure webgunea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.