Monthly Archives: urtarrila 2023


Bilboko eta Elgoibarko Ingeniaritza eskoletako graduen aurkezpena Asti Lekun

Asteartean, urtarrilak 10, Batxilergoko familiek Bilboko eta Elgoibarko Ingeniaritza eskoletako profesional batzuek ikastolan emandako orientazio-hitzaldi batean parte hartu zuten. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan eta Elgoibarko IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan ematen diren graduak aurkezteaz gain, familien galderak erantzun ziren eta zalantza guztiak argitu.


Asti Leku kirolariak oporretan ere, ekinean

Asti Lekuko kirolariek ez dute erabat gelditu nahi izan Gabonetan, eta “atseden aktiboko oporrak” izan dituzte. Asti Lekun antolatutako saskibaloi eta futbol campusetan parte hartzeko aukeraz gain, lagunarteko torneo eta partidak jokatzeko ere izan zuten aukera. Esate baterako, saskibaloia UGPn (PINen) eta Begoñazpin, eta futbola Santurtzin, Zallan, Gazteluetan, Indautxun eta […]


EHIko kirol prestakuntza saioa Asti Lekun

Asteartean, hilak 10, Euskal Herriko herri ezberdinetako gorputz hezkuntzako 30 bat irakasle batu ziren Asti Lekun kirol prestakuntza saio batean parte hartzeko. Saio hau Euskal Herriko ikastolek antolatutako proiektu orokor baten barruan kokatzen da. Helburua gorputz-hezkuntzako irakasleek ezagutza partekatzea da, unitate didaktiko berriak sortzeko eta, era berean, haien prestakuntza hobetzeko. […]