Daily Archives: 2021-05-21


LHko 3. eta 4. mailako ikasleen dantzaldiak

Asti Lekuko kultur astean, ohikoa denez, LHko 2. zikoko ikasleek aurreko hilabeteetan prestatutako dantzaldia egin zuten. Aurtengoan, pandemiaren ondorioz ikuslerik egon ez denez, grabatu dute zuekin partekatu dezagun. Sakatu irudiaren gainean


Maiatzaren 27an Asti Lekuko Batzar Nagusia egingo da

Datorren ostegunean, maiatzaren 27an, Kooperatibaren ohiko Batzar Nagusia egingo da Asti Lekun. Oraingo honetan, 2020ko Urteko Txostena aurkeztu, urte horretako kontuak eta 2021eko aurrekontua onartzeaz gain, Asti Lekuko 2021-2024 aldirako Plan Estrategikoa ere aurkeztuko da. Ikasturte honetan, ikastolan egingo den bigarren Batzar Nagusia izango da, pandemia zela eta, 2020ko maiatzean […]


Euskal Joko eta Kirolak ekimena urte osoko proposamena da

Larunbatean Ibilaldiaren baitan gauzatuko den Euskal Joko eta Kirolak ekimena urte osoko proposamena izango da. Ikastolen jaiek, Ikastolak Herriari dinamikaren baitan, Euskal Joko eta Kirolak ekimena aurkeztu zuten asteazkenean, maiatzaren 19an, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren egoitzan. Euskara eta Euskal kulturaren lehenengo topaketa asteburu honetan bertan burutuko da Sopelan Ibilaldia 2021en […]


Ongi etorri, Itxaso eta agur, Josune!

Egunotan Asti lekuko lankide batek erretiroa hartu du eta beste bat ikastolan hasi. Josune Telleriak, ikastolan berrogei urteko ibilbidea bete ostean, maiatzaren 14an eman zizkien bere azken eskola-orduak Haur Hezkuntzako 4-A gelako umeei. Izan zaitez zoriontsu! Itxaso Bilbao, aldiz, ikastolara itzuli da 13 urteren ondoren. 2008. urtean, Batxilergoa bukatutakoan, ikastolatik […]