Daily Archives: 6th martxoa 2020


Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Asti Lekun

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Asti Lekun Datorren igandean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta igandea izanik ikastolan egongo ez garenez Asti eta Lekun aurreratu gara zenbait ekintza antolatu ditugularik. Goiztarrenek, Egunon Asti Leku harrera zerbitzukoek, kartel esanguratsu batzuk egin dituzte. Argazki guztiak ikusteko sakatu edozein irudiren gainetik Haur Hezkuntzan, […]


HHko 5 urtekoak, ogibideak ikasten

HHko 5 urtekoak, ogibideak ikasten Haur Hezkuntzako 5 urtekoen geletan ogibideak ari dira lantzen, praktikak eta guzti, eta horretarako, beste ekintza batzuen artean, Jonatan Sevilla suhiltzailearen bisita izan dute aste honetan. Asteartean, hilak 3, Jonatan, ikasle baten aita dena, 5 urteko umeekin egon zen bere ogibidearen nondik norakoak azaltzen. Lanean […]


Asti Lekuko Aner Landa, esku pilotako txapelduna

Asti Lekuko Aner Landa, esku pilotako txapelduna Aner Landa, Asti Lekuko LHko 6. mailako ikaslea, esku pilotako Bizkaiko txapelduna da alebin D mailako binakakoan. Garaipena berari eta Ikerri ekarri zien partida Iurretako Olaburu frontoian jokatu zen, aurreko larunbatean, otsailak 29. Ander Muskizeko Barbadun pelotazale klubean dago, eta futbolean ere aritu […]


Batxilergoko 1. mailan: idazleak ikastolan eta irteera Eitb-ra

Batxilergoko 1. mailan: idazleak ikastolan eta irteera Eitb-ra Batxilergoko 1. mailako literaturako ikasleek Euskadiko bi idazleren bisita izan dute ikastolan: otsailaren 21ean Elena Fernándezena eta 27an, Izaskun Avellanalena. BAL proiektuari dagokionez, hizkuntzen eta ikus-entzunezkoen arlokoak Eitb-ren Bilboko egoitza bisitatzera joan ziren otsailaren 21ean.


LHko 2. mailakoak, Bermeon

LHko 2. mailakoak, Bermeon Pasa den hilabetean Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak baleen bizimodua ikasten aritu ziren eta ikasgaiari bukaera emate aldera Bermeora joan ziren bertako talaia eta Arrantzaleen Museoa bisitatzera. Eguraldiak lagundu ziela eta oso irteera polita izan zela jakinarazi ziguten. Argazki batzuk ere helarazi dizkigute zuekin […]


Ikastolen elkarteko 2020 udako aisialdi eskaintza

Ikastolen elkarteko 2020 udako aisialdi eskaintza Urtero bezala, Ikastolen Elkarteak Udako Aisialdi eskaintza zabala dakarkigu Hiru urtetik hamazazpi urte bitarteko ikasleentzako eskaintza da aurtengoa. Irudiaren gainean sakatuz, informazioa non lortu eta izen-ematea burutzeko argibideak ikus ditzakezue