Daily Archives: 2019-05-10


Jone Ruiz Enpresa-ideien Lehiaketan saritua

Jone Ruiz Ezkerralde eta Meatzaldearen Enpresa-ideien Lehiaketan saritua Asti Lekuko ikasle ohia den Jone Ruiz Ezkerralde eta Meatzaldearen Enpresa-ideien Lehiaketaren 11. edizioan saritua izan da. Lehiaketa hau Ezkerralde eta Meatzaldeko Udalek antolatzen dute eta hauxe dute helburu: batetik, enpresa-izpiritua sustatu eta babestea; eta bestetik, enpresak sortzea. Horrela bada, enpresa-ideia berriak […]


Asti Lekuko LH6 Txirringaeskolan-ekin bidegorritik

Asti Lekuko LH6 Txirringaeskolan-ekin bidegorritik Asteartean LHko 6. mailako ikasleek bizikleta hartu eta bidegorrirako bidea hartu zuten Txirringaeskolan programaren ekintza batean parte hartzeko. Bi ibilbide ezberdin egin zituzten; batzuek Portugalete-Barakaldo-Portugalete eta beste batzuek, ordea, Portugalete-Sestao-Portugalete-Urioste-Portugalete. Asti Lekuko ikasleak 2011. urtetik ari dira esku hartzen Txirringaeskolan-ek antolatutako ekintzetan, baina oraingo hau […]

Asti Leku txirringaeskolan

Jon Arretxe idazlea Asti Lekuko LHko 6.ekoekin

Jon Arretxe idazlea Asti Lekuko LHko 6.ekoekin Astelehenean Jon Arretxe idazlea Asti Lekura etorri zen LHko 6. mailako ikasleekin egotera. Ikasleek egilearen Beti iparrerantz liburua irakurrita daukate eta bertan kontatzen den istorioaz gain Arretxeren bidaiez ere mintzatu ziren, bera bidaiari amorratua baita. Liburua mutil afrikar batek aitaren bila Europarantz egiten […]

Jon Arretxe

Asti Lekuko LH5 Gorbeiako Parke Naturalean

Asti Lekuko LH5 Gorbeiako Parke Naturalean Pasa den astean Asti Lekuko LHko 5. mailako ikasleak Gorbeiako Parke Naturalera joan ziren. Areatzatik hasita, parkeraino igo eta ekosistema ezagutzeko ibilbide bat burutu zuten Saldropo hezegunean. Bertan aukera izan zuten ikusi eta ezagutzeko parkearen paisaiaren dibertsitatea: mendia, basoa, errekatxoak, aintzirak… Argazkiak ikusteko sakatu […]

gorbeia

Asti Lekuko DBH3 Urdaibai Bird Center-era joan da

Asti Lekuko DBH3 Urdaibai Bird Center-era joan da Aurreko astean, maiatzaren 2an eta 3an hain zuzen, DBHko 3. mailako ikasleak Urdaibai Bird Center-era joan ziren. Irteera hau Biologia eta Geologia ikasgaiari lotutako jarduera da. Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua […]

Bird Center

DiscoverEU, 18 urtekoek Europan zehar bidaiatzeko bonoak

DiscoverEU, 18 urtekoek Europan zehar bidaiatzeko bonoak Europako Batzordeak DiscoverEU bidaia-bonoak eskatzeko deialdi berria zabaldu du. 2019ko maiatzaren 16ra bitartean 18 urteko gazte guztiek aurkeztu ahal dute eskabidea. Honek aukera emango die Europa bidaiatuz ezagutzeko, 2019ko abuztuaren 1etik 2020ko urtarrilaren 31ra bitartean.   Argibideak