Asti Leku txirringaeskolan

Asti Lekuko LH6 Txirringaeskolan-ekin bidegorritik


Asti Lekuko LH6 Txirringaeskolan-ekin bidegorritik
Asteartean LHko 6. mailako ikasleek bizikleta hartu eta bidegorrirako bidea hartu zuten Txirringaeskolan programaren ekintza batean parte hartzeko.
Bi ibilbide ezberdin egin zituzten; batzuek Portugalete-Barakaldo-Portugalete eta beste batzuek, ordea, Portugalete-Sestao-Portugalete-Urioste-Portugalete.
Asti Lekuko ikasleak 2011. urtetik ari dira esku hartzen Txirringaeskolan-ek antolatutako ekintzetan, baina oraingo hau kanpoan burutzen den lehenengoa izan da, aurrekoak ikastolan bertan eta Los Llanos kirol instalazioetan garatuak izan baitira.
Aurrekoetan bezala, ikasleek, oso ondo pasatzeaz gain, zerbait berria ikasi dute txirrindularitzaren inguruan.

Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean

Asti Leku Txirringaeskolan

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.