Jon Arretxe

Jon Arretxe idazlea Asti Lekuko LHko 6.ekoekin


Jon Arretxe idazlea Asti Lekuko LHko 6.ekoekin
Astelehenean Jon Arretxe idazlea Asti Lekura etorri zen LHko 6. mailako ikasleekin egotera.
Ikasleek egilearen Beti iparrerantz liburua irakurrita daukate eta bertan kontatzen den istorioaz gain Arretxeren bidaiez ere mintzatu ziren, bera bidaiari amorratua baita.
Liburua mutil afrikar batek aitaren bila Europarantz egiten duen ibilbidean datza:
“Drissa Malin bizi zen pozik bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila Europa aldera joan zen. Haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatu zen da milaka kilometroko bidaian, beti iparralderako bidean”.

Jon Arretxe Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta Piano eta Kantuko ikasketak ere baditu.
Egile polifazetiko eta arrakastatsu honek aspalditik du ogibide idaztea, eta opera kantaria ere bada.

Argazkiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

Jon Arretxe

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.