Daily Archives: 2019-03-22


Asti Lekuko udako ekintzetako izen-ematea

Asti Lekuko udako ekintzetako izen-ematea Asti Lekuko udako ekintzetan izena emateko epea zabalik dago. Ekainaren 24tik aurrera ROBOTIKA, FUTBOL eta SASKIBALOI Campusak izango ditugu ikastolan UDASTIrekin batera (udaleku irekiak). Argibide guztiak webgunean dauzkazue: SARTU


DBH2, Narrazio laburren Coca-Cola lehiaketan

DBH2, Narrazio laburren Coca-Cola lehiaketan Asti Lekuko DBHko 2. mailako ikasle batzuek parte hartu dute Coca-Colak antolatutako narrazio laburren txapelketan. Horretarako martxoaren 15ean Deustuko Unibertsitatera joan ziren euskarazko lanak egitera. Gaur, martxoak 22, ostiralez, ere joan dira gaztelaniazko narrazio laburren lehiaketan parte hartzera.


Asti Lekuko BAL proiektuko bisitak

Asti Lekuko BAL proiektuko bisitak Egun hauetan Asti Lekuko batxilergoko BAL proiektuari lotutako bisita batzuk egin dituzte ikasleek. Ingeniaritza mintegikoak Metro Bilbaok eta Ingeniaritza eskolan egon dira. Zientzia mintegikoek BIC Bizkaian bisitatu dute. Bisita hauekin ikasleek gustuko dituzten ikasketei lotutako lanbideak pixka bat hobeto ezagut dezaten lortu nahi da. Sakatu […]


Asti Lekukoek Frantziako bidaia erakutsi nahi digute argazkitan

Asti Lekukoek Frantziako bidaia erakutsi nahi digute argazkitan Aurreko astean esan genizuen bezala, egun hauetan Asti Lekuko zenbait talde dabiltza edo ibili dira ikasle-trukeetan parte hartzen. Haietako bat, non gehienak batxilergoko lehenengo mailako frantseseko ikasleak diren, Normandian dago. Bertan ekintza anitz ari dira burutzen, esate baterako Paris eta Caen hiriak […]


Haur Hezkuntzan unitate berriekin hasita daude

Haur Hezkuntzan unitate berriekin hasita daude Haur Hezkuntzako umeak unitate berriekin hasita daude eta, unitate aldaketa daukaten guztietan gertatzen den moduan, gelek eta pasilloek itxura eraberritua hartu dute. Hiru urtekoak gorputzaren inguruan hasi dira lan egiten. Lau urtekoak oihaneko animaliekin dabiltza bueltaka eta pasilloa oihana bihurtu dute. Guztiok ikus dezagun […]


LHko 2. mailako gurasoak lanbideak aurkezten geletan

LHko 2. mailako gurasoak lanbideak aurkezten geletan Lehen Hezkuntzako 2. mailako geletan lanbideak lantzen ari dira: zertan datzaten, zein baliabide erabiltzen diren, non egiten diren, zertarako… eta honelako galdera guztiei erantzuna emateko onena da lehenengo eskuko informazioa jasotzea. Horrela pentsatu dute 2. mailakoek eta ikasleen gurasoak eraman dituzte geletara, nork […]