Haur Hezkuntzan unitate berriekin hasita daude


Haur Hezkuntzan unitate berriekin hasita daude
Haur Hezkuntzako umeak unitate berriekin hasita daude eta, unitate aldaketa daukaten guztietan gertatzen den moduan, gelek eta pasilloek itxura eraberritua hartu dute.
Hiru urtekoak gorputzaren inguruan hasi dira lan egiten. Lau urtekoak oihaneko animaliekin dabiltza bueltaka eta pasilloa oihana bihurtu dute. Guztiok ikus dezagun argazki batzuk bidali dizkigute eta hauekin batera aurreko unitateari dagozkion beste batzuk ere, gorputzaren lanketarenak alegia. Bertan alfabetoko hizki guztiak egin eta denak batera ipini zituzten korridorean.
Bost urtekoak herriaren unitatea ari dira lantzen eta etxetik ekarritako zapata-kutxak erabiliz maketak egiten ari dira.
Sakatu argazkietan

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.