Daily Archives: 2018-05-11


Futbola: Denok Asti Lekuko gazteekin!

Bihar, larunbata, Asti Lekuko Klubeko futboleko gazteek maila gorenera igotzeko aukera izango dute. Portugaleteko Los Llanosen, bihar, maiatzak 12, arratsaldeko 18.15ean Retuertoren kontra jokatuko den partida irabaziz gero maila gorenera igotzea lortuko dute. Oso gogotsu eta motibatuta badaude ere gu guztion laguntza eta algara primeran etorriko zaizkie. Zatoz gureak animatzera!! […]


Asti Lekuko Kultur Astea HH eta LHn

Aste honetan zehar HH eta LHkoek Kultur Astea ospatzeko ekintza ezberdin asko burutu dituzte ikastolan. Ohitura denez Kultur Astea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzara heltzen denean etapa hauetako guzti-guztiek, txikiek zein nagusiek, pilak ondo kargatzen dituzte eta astelehenetik ostiralera eten gabe aritzen dira eurek antolatutako kultur ekintzetan: esamoldeen lehiaketa, eskulanak, […]


Asti Lekuko DBHko ikasleak Italian

DBHko bigarren mailako 15 ikasle Italian egon dira nazioarteko ikasle-truke batean parte hartzen. Maiatzaren 2tik 8ra bitartean Asti Lekuko hamabost ikasle, kasualitatez aurten denak neskak, Venecian, Paduako Villa de Vescobin eta Trevison egon dira Eli eta Batirtze irakasleek lagunduta. Primerako esperientzia izan dela esan digute eta bertako kultura, hizkuntza, ohiturak, […]


Ikastola argazkitan

Aste honetan DBH eta HHkoek hainbat argazki bidali dizkigute zuekin partekatzeko. Haur Hezkuntzako 2 urtekoek bi esteka helarazi dizkigute. Ikusi ze politak!! BELARRA eta ORTUA DBHko 2. eta 3. mailakoek Normandian egon zireneko argazki piloa ekarri digute ikus dezagun ze ondo pasatu zuten ikasle-truke honetan. NORMANDIA


Kultur proposamena

Asteburu honetan Portugaleteko Alde Zaharreko Merkatuaren 3. urteurrena ospatuko da eta gonbita luzatu digute. Gehiago irakurri. Antolakuntzatik esan digutenaren arabera “Egitarau potentea prestatu dugu urteurrena ospatzeko, zuen seme-alabentzat interesgarriak izan daitezkeen ekintza askorekin. Larunbatean, hilak 12, arratsaldeko 18.00etan “Aldapa Kalea” izeneko antzezlana izango dugu, 6 urtetik aurrerakoentzat. Ostean, 19.00etan LA […]