ZENTRIFUGAko emaitzen aurkezpen publikoa eta ospakizuna


Abenduaren 14an ZENTRIFUGA proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Portugaleteko Gazte Gelan. Proiektu horretan parte hartu dutenek gazteentzako espazio berri baterako proposamenak egin dituzte. Aretoak ehun metro koadro baino gehiago izango du eta Santa Klarako Gazte Informazio Zentro zaharrean egongo da.
15 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako Udaleko Gazteria Zerbitzuen ekimen hau joan den urrian jarri zen martxan, “ideiak, ametsak eta ikuspegiak bateratu, partekatu eta errealitate bihurtzeko helburuarekin», Txema Ezkerra Gazteriako zinegotziak adierazi bezala. Gazteek urrian eta azaroan zehar lan egin dute espazio berria diseinatzeko, kontzeptuaren, funtzioaren, kudeaketaren eta edukien aldetik.
Datorren asteartean, abenduak 14, proiektuaren emaitza aurkeztuko dute, jasotako ideiekin eta bizitako prozesuarekin batera. Gainera, herritarren feed-backa jasotzeko gune bat irekiko da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.