Urrian 3an eskolaz kanpoko ekintzak abian jarriko dira


Datorren astean jarriko dira abian Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintzak, astelehenean, hilak 3, hasi eta ekainaren erdira arte garatuko direnak.

Futbolean eta saskibaloian ikasle nagusiak entrenatzen hasiak baziren ere, astelehen honetan izango da hasiera ofiziala, eskolaz kanpoko garraioetarako zerbitzu berezia ere martxan jarriko delarik.

Jardueraren batean (atletismoa, ALAI! (kirol anitzak eta euskal dantzak), dantza modernoa, futbola, gimnasia erritmikoa, ingelesa, judoa, pintura, robotika edota saskibaloia) izena eman duten 900 ikasle inguru, klaseak 16: 00etan amaitu ondoren, ikastolan geratuko dira 17: 30ak arte (klubekoak izan ezik, hauek ordutegi ezberdina dute eta).

Ikasle horiez gai, badaude beste hainbat ikasle, ikastolan EGA prestatzen eta aisialdiko monitore ikastaroan parte hartzen ari direnak.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.